laribera
online.com
Jaso etxean gure produktuen kalitate, freskotasun, hurbiltasun eta zapore osoa
Merkatutik sukaldera
Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak, gure bazkide teknologikoa den Kibusekin batera, erosketak online egiteko prozesua aktibatu dugu. Horrela, gure postuetako produktuak etxean bertan jaso ahalko dituzu, merkatuko prezio berean eta bidalketa-gastu oso ekonomikoekin (20 eurotik gorako eskaerak: 1,95 euro, 20 eurotik beherako eskaerak: 3 euroko bidalketa-gastuak).
Produktu freskoak, kalitate handikoak, plazatik etxeko hozkailura. Erriberako eskaintza gustuko izan arren bertara joateko denborarik ez baduzu, egin erosketak online. Erraz-erraza da: bidali eskaera, eta guk egingo dizugu erosketa.
Gozatu erosketaz
Gure webgunearen bidez merkatura hurbildu ahalko zara, postuak bisitatu eta egun horretako produktuak zuzenean ikusi. Ikusitakoaren arabera aukeratuko duzu. Azken finean, horretan datza merkatura joatea, ezta?
Merkatuko prezioan
Prezioak merkatuko berberak dira, egunero eguneratuta.
Bidalketa oso ekonomikoa
Produktuak etxean jasotzea. 20 eurotik gorako eskaerak: 1,95 euro. 20 eurotik beherako eskaerak: 3 euroko bidalketa-gastuak.
Ez dago gutxieneko eskaerarik
Ogi-barra bat edota jatetxeetarako eskaera handiak. Ez dago mugarik!
Zero Waste
Ahal den guztietan, papera eta kartoia erabiliko ditugu produktuak paketatzeko.
Entrega segurua
Jaso eskaera etxean bertan, modu erosoan eta seguruan, berme osoarekin.
Zuzeneko kontaktua
Zalantzarik edo iradokizunik baduzu, hementxe gaituzu: hola@kibus.online
Ohiko galderak
Nola egin dezaket eskaera?
Eskaera egiteko, erabili postu bakoitzak online dituen produktuen galeria. Bidali ohar espezifikoak jabeari berari. Zalantzatan bazaude, bideodei bidez produktua zuzenean ikusi eta aukeratu ahalko duzu.
Nork egingo dit erosketa?
Gure taldekide bat arduratuko da zure zerrendako produktu bakoitza hautatu eta saskian sartzeaz: ahuakate heldutxua, xerrarik samurrena… Zerbitzu pertsonala eta hurbila. Ezin hobea!
Eta produkturen bat agortzen bada?
Aukeratu duzun produkturen bat agortzen bada, karrotik kendu egingo dizugu. Beste produktu batzuk eskainiko dizkizugu aukeran; prezioaren eta ezaugarrien aldetik antzekoa den zeozer. Azkenean produktu hori eman ezin badizugu, dagokion zenbatekoa zuzenean kenduko dizugu; ez dizugu produktua kobratuko.
Noiz egin dezaket eskaera?
Goizeko lehen orduan erosketa egin eta azken ordura arte jaso gura ez baduzu, ez dago inolako arazorik. Erositako produktuak leku hoztuetan gordeko ditugu, behar den moduan kontserba daitezen.
Nahi duzun orduan egin ahalko duzu erosketa gure webgunearen bidez; halere, postuak itxi ondoren egiten baduzu, ezingo dizugu hurrengo egunera arte eraman.
Zein da banaketaren ordutegia?
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00ak arte; larunbatetan, 17:00ak arte.
Bi ordu-tarte ditugu: bata goizez eta bestea arratsaldez. Gura duzuna aukeratu ahalko duzu.
Prezioak eguneratuta al daude?
Egunero eguneratzen dira, produktu batzuen prezioa egunetik egunera alda daitekeelako (fruta, barazkiak eta arraina).
15:00etatik hurrengo eguneko 9:00etara bitartean egiten baduzu erosketa, baliteke artikulu batzuen prezioa aldatu izana (batzuetan jaitsi egingo da, besteetan igo) haiek erostera goazenean. Erosketa egin aurretik jakinaraziko dizugu prezioak izandako aldaketa zehatza, eta zuk zeuk emango diguzu produktuok erosteko baimena.
Nola tramitatzen da eskaera?
Behar dituzun produktu guztiak aukeratu eta karroan sartu ondoren, eskaera tramitatu egingo da. Erosketa-prozesuaren urratsei jarraituko beharko diezu, eskatzen dizugun informazioa bete eta kalkulatutako prezioa ordaindu. Erosketa-prozesuan, eta ordainketa egin aurretik, eskaeraren datuak aldatu ahalko dituzu.
Nola egiten da ordainketa?
Eskaera bat tramitatu eta ordainketa-datuak idazten dituzunean, bankuari baimen bat bidaliko zaio kalkulatutako zenbatekoa onar dezan. Eskaera prest dagoenean, behin betiko zenbatekoa kobratuko zaizu (hau da, produktuen prezio eta pisu zehatzak kontuan hartuta). Zenbateko horrek ezingo du gainditu hasiera batean onartutako zenbatekoaren % 15.
Zein dira ordaintzeko metodoak?
Txartel bidez ordaintzen da (Visa, Mastercard edo American Express). Bankuak ordainketa onartu bezain laster, mezu elektroniko bat jasoko duzu eskaera konfirmatuta dagoela jakinarazteko. Halere, dirua ez zaizu kontutik kenduko erosketaren azken prezioa konfirmatzen dugun arte, hots, zenbatekoa produktuen prezio zehatzera doitu arte. Edozein arrazoirengatik ezin badizugu produkturen bat bidali, produktu hori ez zaizu kontuan kargatuko.