
ESHBI-Erriberako Sukaldaritza Eskola
BILBOKO OSTALARITZA GOI ESKOLAREN (ESHBI) ZUZENDARITZAPEAN

Sukaldaritza-ikastaro laburren sorta zabala eta esperientzia gastronomiko ahaztezinak, Bilboko onena eraman dezazun.
Hori guztia Erriberako merkatu apartan, bertako giza espazioan, gertuko eta kalitate goreneko produktuez inguratuta.

Ikastaro laburrak
Izan bertokoak zein lurralde historikoko gainerako herrietakoak, sukaldaritzaren zale amorratuek prestakuntza jasoko dute Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren eskutik. 6-12 orduko ikastaro monografikoak dira, 2 orduko saiotan egitekoak, eta elkarte, kultura, aisialdi zein kirolaren alorreko talde, profesionalen talde eta abarrei zuzenduta daude.

Sukaldaritza-blokeak
4 saioko blokeak, nagusiki praktikoak, sukaldaritzaren ikuspegi zabalagoa eskuratu nahi dutenentzat. Parte-hartzaileek aukera izango dute sukaldaritzako teknika aurreratuak praktikan jarri, produktuak eta haien ezaugarriak hobeto ezagutu eta jaki desberdinak prestatzeko.
Gure produktu gastronomikoei eta haien elaborazioari buruz ikasteko aukera paregabea. Hasteko, merkatuko postuak bisitatu, chefari erosketak egiten lagundu eta produkturik freskoenaren ezaugarriak zuzen-zuzenean ezagutuko ditugu. Ondoren, showcookinga dator; hau da, chefak berak prestatuko ditu erositako produktuak. Amaitzeko, bazkaria: pintxoak dastatzeko menua edo euskal menua, bakailaoaz eta txuletaz osatua.
Esperientzia gastronomikoak merkatuan
MERKATUA + SHOWCOOKINGA + BAZKARIA
Esperientzia gastronomiko oso bilbotarra; merkatuan bertan erositako produktuak, eta Eskolan eraldatuak. Bisitaria ez da ikusle soila izango, Erriberako merkatuaren parte baizik, eta giroaz, postuez zein produktuen erosketaz gozatuko du.
Prestakuntza-pilula ludiko hauek hotelei, touroperadoreei eta turismo hartzaileari zuzenduta daude, baina baita gure inguruko enpresei ere.
Merkatua eta euskal gastronomia gertu-gertutik
TURISTEI ZUZENDUTAKO ESPERIENTZIA
Hauxe da proposamena: Erriberako merkatua bisitatzea eta gastronomia-gunean gai bat jorratzea. Jardueretan parte hartu ondoren, baliteke ESHBIn sartzeko bokazioa piztea Gastronomia-gelako ikasle eta mahailagunen artean, ikasle bakoitzaren profilaren arabera.
Eskola, ikastetxe, ikastola eta akademientzako formakuntza da, eta, nahi izanez gero, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez jaso daiteke.
Prestakuntza-jarduera gastronomiko hirueleduna
IKASTETXEENTZAT

Inoiz ez da goizegi sukaldaritzan bete-betean aritzeko...
Helburua da gure gazteek sukaldean autonomia lortzea, etxeko elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa oinarri hartuta. Prestakuntza-zentro, ikastola eta unibertsitateei zuzendutako ikastaroak dira.
Gazteentzako ikastaroak
Adinaren arabera egokitutako tailerrak. Eskola-oporraldietan egiten dira, eta beste erakunde batzuek prestatutako paketeen barruan ere eskain daitezke.
Haurrentzako tailerrak
Kokapena
ESHBI-Erriberako Sukaldaritza Eskola beiraz hornitutako gune atsegin eta argitsu batean dago, itsasadarrera begira, merkatuaren bigarren solairuan.
200 zenbakiko postua eta haren aurreko zona komertziala hartzen ditu: 82 m² guztira, janaria prestatzeko 12 postu indibidual eta txokoa barne.
Ekipamendua
Chefak aurrez azaldutako eta prestatutako jakiak egiteko, laguntzaile bakoitzak beharrezko guztia izango du eskura.
- Janaria prestatzeko postu indibiduala
- Lehengaiak
- Tresnak
- Eskolaren amantala
- Errezeten dosierra
Ikastaroen eskaintza
ESHBI-Erriberako Sukaldaritza Eskola esperientzia interesgarria da sukaldaritzaren zaleentzat, askotariko gaiei buruzko tailerretan parte hartzeko aukera izango baitute bi orduz.
Bestalde, prestakuntza-zentro, enpresa eta taldeen neurrira egindako ikastaroak eskaintzen dira, eta Bilbo bisitatzen duten turistei proposamen gastronomikoak egiten zaizkie. Hori guztia euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
Ikastaroetan jorratutako gaiak
ESHBIk gustu guztietarako ikastaro-programa bat diseinatu du, oso gai anitzekin:
- Nazioarteko sukaldaritza: sushia, pasta, cevicheak, fideo asiarrak, tex-mexa…
- Euskal sukaldaritza: bakailaoa, tradizionala, pintxoak, sukalkiak eta marmitakoak, postreak…
- Monografikoak: sasoiko sukaldaritza, saltsak eta hondoak, sukaldaritzaren hastapenak…
Baldintzak
Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, profesionalak ez direnentzat pentsatuta daudelako ikastaroak.
Aisialdi gastronomikoko proposamen bikaina dira, oso praktikoak; izan ere, parte-hartzaileek eurek egindako elaborazioak egin eta dastatzen dituzte.
Izen-emateak
Banakako izen-emateak online egiten dira ESHBIren webgunearen bidez (bertan ikastaroen agenda dago eskuragarri). Taldeak: jarri zuzenean eskolarekin harremanetan 68115371 telefonoan, eta neurrira egindako eskaintza diseinatuko dizuete.
Covid·19
Segurtasun- eta higiene neurriak

Maskara nahitaez erabili
Zure maskara ekarri beharko duzu eta saioak dirauen bitartean jantzita eraman, elikagaiak probatzeko izan ezik.

Janaria prestatzeko esleitu zaizun postua erabili
Kutsatze-arriskuak saihesteko, ikasle bakoitzak bere postua erabiliko du soilik.

Eskuak maiz garbitu
Sarreran eta gelako zenbait lekutan xaboia egongo da, etengabe desinfekta zaitezen.

Segurtasun-distantzia errespetatu
Gorde pertsonen arteko distantzia, bai postuan bai gelatik ibiltzean.